Yolanda Arrieta - Inspirarte

Hizkuntza arrotzez hitz egingo dizut

hizkuntza arruntek arrozten dutena

ezagun egingo dagizun.”

Yolanda Arrieta

OFF-ON

Yolanda Arrieta - Inspirarte

Hizkuntza arrotzez hitz egingo dizut

hizkuntza arruntek arrozten dutena

ezagun egingo dagizun.”

Yolanda Arrieta

OFF-ON

YOLANDA ARRIETA

Yolanda Arrieta - Inspirarte

Hizkuntza arrotzez hitz egingo dizut

hizkuntza arruntek arrozten dutena

ezagun egingo dagizun.”

Yolanda Arrieta

OFF-ON

Yolanda Arrieta

2009an atera nuen OFF-ON liburuko esaldia da. Askatasunaren gaineko argi-itzalez ari naiz bertan, hiri-giroa hizpide hartuta. Liburua mikroipuinez eta aforismoz osatuta dago eta hiri bateko eraikina du kokaleku.

Eraikin horretan denek dute ahotsa: sotoan bizi diren inurri eta saguek, garajeek, beheko lokalek, barandak, ur-tutuak, pisu bakoitzeko etxebizitza bakoitzean bizi den biztanle bakoitzak, ganbarak, teilatuak, teilatuan pausaturiko katuak eta gaineko zeruan dir-dir egiten duen izarrak,

Aipaturiko testuaren jabea 4. pisuan bizi da eta beste kode bat aldarrikatzen du, benetan hunkitzen gaituzten gauzez jardun dezagun. Iruditzen zaio telebistak edota egunkariek esaten dutena errelitate arrunt eta bakartzat hartzen dugula, baina benetako bizitzari dagokion kodeak bestelako jokoa eskatzen duela.

Esate baterako: oroimenari kasu egitea, irudimenean gordetzen diren hotsak musikatzea, pozez, malkoz eta dardarez blaituriko harrisxkekin bide berriak discinatzea eta liluraz jantzitako aldiak irudikatzea.

“Horregatik esaten digu -ez ozenki baina bai denok entzuteko moduan-: Hizkuntza arrotzez hitz egingo dizut, hizkuntza arruntek arrozten dutena ezagun egin dakizun.

Uste dut Arteaz ari dela.