Bere izkuntza ta kulturea zaintzen

dauan erri bat, ez da inoiz ilgo

Benito Otazua

Ipuin, izkirimiri ta irakurgai batzuk bizkaieraz

Bere izkuntza ta kulturea zaintzen

dauan erri bat, ez da inoiz ilgo

Benito Otazua

Ipuin, izkirimiri ta irakurgai batzuk bizkaieraz

BENITO OTAZUA

Bere izkuntza ta kulturea zaintzen

dauan erri bat, ez da inoiz ilgo

Benito Otazua

Ipuin, izkirimiri ta irakurgai batzuk bizkaieraz

“Abertzale sutsu-sutsua zen. Euskarazko ipuinak idazten zituen, eta, askoz garrantzitsuagoa dena, pertsona on-ona zen. Egunkarian hartu nuen haren heriotzaren berri eta pena hartu nuen. Jatorra zen”. (Alicia Etxeandia Benito) “Oso irekia zen, umila, eta euskaragatik kezkatua, gehienbat bizkaieragatik. Bisitak egiten zizkigun Fundaziora”. (Iñaki Ruiz, Sabino Arana Fundazioko gerentea) “Segur aski, gure herriko hosto berderik handiena lapa belarrarena izango da. sabelaren aurrean jartzen baduzu, amantala dirudi; eta egun euritsuetan buru gainean jartzen baduzu, euritakoa; hara zein handia den! Lapa-belarra ez da inoiz bakarrik hazten. Bat dagoen lekuan, gehiago ere ergon daitezke”. Gauza bera pentsatzen zuen Benito Otazua Asuak euskara dela eta.

Euskaraz hitz egiten duen pertsona bat dagoen lekuan, gehiago ere egon daitezke. Hori zen arlo linguistiko eta identitarioan Euskal Herrirako zuen ametsa. (Iban Gorriti) Benito Otazua Asua 1919ko Ekainaren 6an jaio eta 2012ko Otsailaren 21ean zendu zen, 92 urte zituela. Bilbon jaio zen, Benito Otazua Artaza eta Casimira Asua Iturriaga guraso izan zituela. Urdulizko Antsone baserri historikoan bizi izan zen, ezkondu eta Bilbora bizitzera joan arte. Merkataritza ikasi zuen eta bazuen Administrazioko hainbat ezagutza ere. Bilboko Mari Carmen Barcelórekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuten: Javier. ‘Euskotazua’ = Euskara + Otazua Benito Otazua txikitatik izan zen euskaldun, bizkaieraren defendatzaile sutsua. Dena den, antza, euskara batua sortzeak hizkuntza batura moldatzea eragin zion. Euskara-irakasle ibili zen Portugalete eta Errekaldeko batzokietan eta Komertzio eskolan. Norbaitek asma zezakeen, berak paperean gustuko zuen bezala, euskara eta Otazuaren batuketak ‘Euskotazua’ emango zuela. 80ko hamarkadan sortutako Errekaldeko Lagun Artea Kultur Taldea elkarteko sortzailetariko bat izan zen; talde horrek euskara komunikazio-hizkuntza zuten hainbat lan eman zuen argitara. Elkartearen xedea euskara sustatzea da. Estatututuetan agertzen den bezala, “gazteria zein adinekoentzako euskal kulturari lotutako edozein ekintzaren ikasketa, sustapena eta zabaltzea: dantza, musika, kirola, hitzaldiak, museo eta artelanetara bisitak, pintura, arkitektura; eta, nagusiki, euskararen hizkuntzaren irakaskuntza, hobetzea eta zabaltzearen” bermatzailea da.

Otazua buru-belarri aritu zen ‘lingua navarrorum’ ean eta Lagun Artea Kultur Taldean. Bilboko Udaleko ipuin-lehiaketetan era aktiboan aritu zen epaile. Bilboko Udalak oso eskertzen zuen Benitok euskararen defentsan egindako lana, eta Arriaga saria eman zioten. 1983an alargundu zen. Emaztearen heriotzak sortutako atsekabearen ostean, idazketan bilatu zuen babesa. Otazua irakurzale amorratua zen eta Bilboko etxean liburutegi baliotsua zeukan. 1932ko uztailaren 29an Urdulizko EAJn afiliatu zen, 13 urte zituela; eta 1976an, 60 urte zituela, Errekaldeko batzokian. EAJren sigletan sinesten zuen; sinesmen hori Urdulizko alkate izan zen aitarengandik hartu zuen. Ideologia horren eraginez kartzelara eraman zuten. Faszismoaren aurka borrokatu zen Gerra Zibilean. José Antonio Agirre lehendakaria buru zuela, Euzko Gudarostea zeritzon euskal armadako gudari izan zen. “Langile batailoiko” zigorra pairatu zuen, hau da, Francoren esklabo izan zen.

LIBURUAK

“Ipuin, izkirimiri ta irakurgai batzuk bizkaieraz” (1986)
Hans Christian Andersenen “Andersenen ipuiñak” itzulpena (1989)
“Antsonekoa: Artaza ta Iraloaga’tar Juan Bautista” (1990)
Antonio Truebaren “Antonio koplagilea” itzulpena (1993)
“Azeria eta txakurra” (1995)
“Aaa ze amets zoragarria!” (1997)
Antoine de Saint-Exúperyren “Printze txikia” itzulpena (1998)