“Ez dut mundua ulertu nahi;

berak ni onartzearekin konformatzen naiz

Ana Urkiza

Ez dago aurrera bueltarik

“idaztea mareabehera arriskutsu bat da.

 Ikusgai bihurtzen ditu itsas azpiko harkaitzak.”

Karmele Jaio

Aitaren Etxea

KARMELE JAIO

“idaztea mareabehera arriskutsu bat da.

 Ikusgai bihurtzen ditu itsas azpiko harkaitzak.”

Karmele Jaio

Aitaren Etxea

Karmele Jaio

Karmele Jaio Eiguren (Gasteiz, 1970). Hiru ipuin liburu –Hamabost zauri (Elkar, 2004), Zu bezain ahul (Elkar, 2007) eta Ez naiz ni (Elkar, 2012), hiru nobela –Amaren eskuak (Elkar, 2006) Musika airean ( Elkar, 2009) eta Aitaren etxea (Elkar, 2019)–, eta poesia liburu bat –Orain hilak ditugu (2015,Elkar) argitaratu ditu. Amaren eskuak nobelaren ingelesezko itzulpenak, Her mother’s hands (Parthian Books), English PEN Translation Award saria jaso zuen eta Aitaren etxea nobelarekin 2019ko Euskadi Literatura Saria eta 111 Akademiaren sariak irabazi ditu, beste batzuen artean. Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira. Bere ipuinak Best European Fiction 2017, The Penguin book of Spanish short stories (Penguin Classics), eta beste hainbat antologietan argitaratu dira. Amaren eskuak nobelan oinarrituta, pelikula egin zuen Mireia Gabilondo zuzendariak (2013an aurkeztu zen Donostiako Zinemaldian) eta Ecografías ipuina antzerkirako moldatu zuen Ramón Barea zuzendariak 2010ean. Euskaltzain urgazle da 2015. urtetik.