“Zorionaren ataria da benetako zoriona.

Goxoki bat da eskutan, baina ireki gabe dagona.”

Jon Martin

Beira

“Zorionaren ataria da benetako zoriona.

Goxoki bat da eskutan, baina ireki gabe dagona.”

Jon Martin

Beira

JON MARTIN-ETXEBESTE

“Zorionaren ataria da benetako zoriona.

Goxoki bat da eskutan, baina ireki gabe dagona.”

Jon Martin

Beira

Jon Martin-Etxebeste (Oiartzun, 1981)

‘Nire buru hari’ izeneko bertso sortako zati bat da hautatutako zatia. Gizakiaren konformatzeko zailtasunarekin lotuta dago zorionaren bilaketa etengabeak sortzen duen frustrazioa; baina zoriona ez da helburua, bidea baizik. Zoriona ez dago objektuetan eta ekintzatan, atariko estimuluetan.

Sortzaile hau bertsolaritzan nabarmendu zen bereziki. Musikan, Beira taldeko abeslari gisara dihardu (bertatik ateratakoa da aipu hau). Literatura alorrean ‘Ero’ izeneko liburua argitaratu zuen. Ogibidez, EHU/UPVko ikerlaria eta irakaslea da. Leioako Hezkuntza Fakultatean egiten du lan gaur egun. Haur Hezkuntzan graduatua eta Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua da eta Psikodidaktikako masterra burutu du. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean dihardu Xabier Leteren lanari buruzko doktoretza tesia egiten. Hedabide askotan kolaboratu du kazetari edo gidoilari gisa eta irakaskuntza formalean eta ez formalean ere lan egin du.