“Burnizko bihotz arrailatua,

gabetuen bertsoa,

zoaz urruti aldean 

lau haizetara!”

Mikel Arregi 

Lau haizetara

“Burnizko bihotz arrailatua,

gabetuen bertsoa,

zoaz urruti aldean 

lau haizetara!”

Mikel Arregi 

Lau haizetara

MIKEL ARREGI

“Burnizko bihotz arrailatua,

gabetuen bertsoa,

zoaz urruti aldean 

lau haizetara!”

Mikel Arregi 

Lau haizetara

Nire bizitza gainetik kontatua

-Nortasun Agirian Miguel José Arregui Goenaga naiz, baina batzuek Mikel deitzen didate eta beste batzuek Miel.

-Nafarroako Areso herrian sortu nintzen 1948an eta ttikiena nintzen sei senideren artean. Hango bizitza euskara utsean zen. Bederatzi urte nituelarik Donostiara etorri ginen bizitzera, Antigua auzora hain zuzen. Auzoko eskolan bi urtez aritu nintzen ikasten, baina umetako garaia ezin ahaztuz.

-Hirugarren urtean seminariora joan nintzen apez izateko asmoz. Saturrarango seminarioan bi urte eta Donostiakoan zazpi pasatu nituen. 1968ko udan utzi nuen seminarioa.

-Majisterioa ikasi eta gero Hizkuntza Romanikoetan lizentziatu nintzen; lau urtetan karrera eta soldaduska egin nituen. Ikasketak eta lana tartekatuz ibili nintzen. Hasietan ikastolan egin nuen lana, Urnieta eta Beasaingo ikastoletan; eta gero Institutoan aritu naiz jubilatu arte katedratiko bezala, Errenderia, Hernani, Ondarru eta Donostian. 2.008ko abuztuan jubilatu nintzen. Azkeneko hiru lanurteetan lanarekin batera Euskal Filologia lizentzia atera nuen.

-1975an poema liburu ttiki bat idatzi nuen, Hego haizearen konpasean izenekoa. Eta Imanol kantariari nire poema batzuk gustatu egin zitzaizkion eta orduz geroz nire letra franko musikatu eta kantatu zituen, 1968z geroztik lagunak baiginen .

-Orain andrearekin paseatu, lagunekin funtsik gabeko tertuliak egin, mendira joan, ontto eta zizak bildu eta nire fruta-arbolak zaintzen pasatzen dut denbora.