“Debekatua daukagun garen guztia sartzen dugun lekua

da poesia.” 

Jule Goikoetxea

Tractatus

“Debekatua daukagun garen guztia sartzen dugun lekua

da poesia.”

Jule Goikoetxea

Tractatus

KZGUNEA - JULE GOIKOETXEA

“Debekatua daukagun garen guztia sartzen dugun lekua

da poesia.”

Jule Goikoetxea

Tractatus

Jule Goikoetxea

bioa: Cambridgeko eta Euskal Herriko Unibertsitateetan egin zituen filosofia, kazetaritza eta zientzia politikoak. Azken urteetan Ikertzaile Posdoktorala izan da Cambridgen, Oxforden eta Kanadako Queens

Unibertsitatean. EHUko Zientzia Politikoetako irakaslea, Gobernantza eta Ikasketa Politikoak Masterreko zuzendaria 2014-2016 bitarte eta gaur egun Oxfordeko Unibertsitateko International Gender Studies institutoko kidea da. University of Cambridge Journal of Politics-eko editore elkartua izan da eta gaur egun LISIPE liburu bildumaren editorea (Susa) da. Bere azken liburuen artean, Peter Lang Oxfordek argitaratutakoa dugu (2017): Privatizing Democracy: global capitalism, european politics and Basque territories (Icarian gazteleraz eta Elkarren euskaraz) eta Euskal Demokrazia Patriarkala (Elkar, 2020). Web orria: ​https://julegoikoetxea.academia.edu/

Bizitza dastatzeko modu bat da pentsaera oro beraz, esperientzia estetikoa dago filosofia jakin baten atzean, zientziaren lurzorua, artea da, sorkuntza. Edozein lerrotze zientifiko, akademiko eta ideologikoren atzean esperientzia estetikoa dago: sentsibilitatea, desioa, borondatea eta boterea. Sozioekonomiarekin batera. Horregatik deitzen da poesia liburu hau TRACTATUS:Sentsibilitatetik, desiotik eta boteretik eraikitzen ditugulako Tratatuak.