“Eztanden dardara, barruan egonda ere, argi nabaritzen zen.”

Asier Perez

Aitite-amamen gerra zibila

 

“Eztanden dardara, barruan egonda ere, argi nabaritzen zen.”

Asier Perez

Aitite-amamen gerra zibila

ASIER PEREZ

“Eztanden dardara, barruan egonda ere, argi nabaritzen zen.”

Asier Perez

Aitite-amamen gerra zibila

“AITITA AMONEN GUDA ZIBILA” – ASIER PEREZ

Mungiako  Elorriaga kalean irakurri duzun esaldi hau Asier Perez Zabalak idatzitako “Bonben zarata izugarria” narraziotik hartuta dago. Narrazioa, beste 42 kontakizunekin batera Aitita-amamen guda zibila liburuan bilduta dago. Liburua Mungiako institutuko  DBH 4. mailako ikasleekin egindako idazketa proiektuaren emaitza da. 

Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok eleberria irakurri eta  irakurketa solasaldietan landu ondoren, geure gazteek beren aitita-amamen guda eta gudaoste garaiko oroimena gogora ekartzeko aukera izan dute 2019an argitaratu zen lan honetan. Lurperatutako mamuak agerian jartzeko eta  ahaztutzat utzitakoa azaleratzeko. 

Kontakizunak era zuzen, xalo eta garbian emanda daude, idatzitik baino ahozkotik hurbilago. Tonua ere halakoa da, biguna, eta hizkera, herrikoia sarritan. Hunkigarriak dira beren apaltasunean. Ez digute kontatuko sarritan irakurri ala entzun ez dugunik, baina oraingoan geure hurbilei gertaturikoak dira bertan azaltzen direnak. Belaunaldien arteko tarteak laburtu egiten dira horrela, mugak  lausotu belaunaldien arteko lotura berreskuratuz transmisioa eta oroimenarekin batera.”