“Nitaz idaztea da zutaz nire modua”

Alaine Agirre

X hil da

“Nitaz idaztea da zutaz nire modua”

Alaine Agirre

X hil da

ALAINE AGIRRE

“Nitaz idaztea da zutaz nire modua”

Alaine Agirre

X hil da

Alaine Agirre Garmendia (Bermeo, 1990).

Lau eleberri kaleratu ditu helduentzat: Odol mamituak(2014, Zazpi Kale Saria), X hil da (2015, Zilarrezko Euskadi Saria), Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama (2017, Joseba Jaka Saria), Kamisoi zuri zetazkoa (Eusko Jaurlaritzaren Sorkuntza Beka jasoa eta Tanttaka taldeak antzerkira eramango duena), eta poema-liburu bat: Txoriak etortzen ez diren lekua (2017). Haur eta gazte literaturan ere obra zabala dauka eta sari ugari jaso du. Hainbat hizkuntzatara itzuli izan dute: gaztelania, katalana, ingelesa, galegoa, daniera eta koreera. Idazten dudanaren bitartez zubi bat eraiki nahi dut, niregandik irakurlearenganaino. Fikzioak, literaturak, badu magia hori, istorioan sartzen gaitu eta behelaino horretan pasatzen ditugu liburua irakurtzen gabiltzan egunak. Esaldi horri mila adiera eman dakizkioke, eta bakoitzak emango dio berea (horra hor literaturaren beste magietako bat, liburu bat irakurtzeko zenbat modu,horrenbeste liburu); baina nik esaldi horrekin esan nahi dut literaturan elkar ulertzen dugula, literaturaren bitartez konektatu egin dezakegula, pertsonaia batek sentitzen duenak oihartzuna egiten digulako, bakoitzari modu batean.