“Dena delakoa, Izadian beldurra, sufrimendua,

arriskua eta gorrotoa bizi dira. Horien umeak gara”

Garazi Albizua

Izadia, Ahire munduak

“Dena delakoa, Izadian beldurra, sufrimendua,

arriskua eta gorrotoa bizi dira. Horien umeak gara”

Garazi Albizua

Izadia, Ahire munduak

GARAZI ALBIZUA

“Dena delakoa, Izadian beldurra, sufrimendua,

arriskua eta gorrotoa bizi dira. Horien umeak gara”

Garazi Albizua

Izadia, Ahire munduak

Garazi Albizua Castelao (1985, Santurtzi) euskal idazle feminista.

Izadia eleberrian agerikoa da oso ezarritako zapalkuntza sexista. Nahiz eta horretaz ohartu nahi ez izan, hor dago. Baliteke gurean gauzak ezberdinak izatea; zenbaitek, nahieran, badugu aukera zapalkuntza horiek ez ikusteko. Beharrezkoa dugu ikusi, ordea. Nahitaezkoa. Batzuetan, modu baldarrean bada ere, idazle heterosexual feminista legez saiatu naiz pertsonaia askotariko istorioak sortzen, horien falta sumatu baitut. Baina nire inguruko errealitateaz erreparatu nahi dudaneko hautu sutsua egin dudanean, orduan, irakurri ditut isilduta zein izkin batean baztertuta zeudenen hitzak. Istorio beldurgarriak, gozoak, zintzoak… ezinbestekoak. Literaturak botere hori du-eta: egun eta gurean,tamalez, zapalkuntza sexista pairatzen dutenei ahotsa, irudia eta jabetasuna luzatu. Gora literatura feminista!